2023/05/15
2023/04/23
2023ko APIRILA: LOKIZ
Euripean hasi dugu gure ibilbidea Ganuza herritik,
baina laster ostarteak irekitzen hasi dira eta Lokizeko mendilerrora heldu
garenean bailara osoko ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izan dugu.
Ezpelen artean egin dugu bide gehiena Lokizeko
Santiagoko baselizara heldu arte. Hemen hamaiketako goxoa egin eta indarrak
berrituta Ganuzaruntz abiatu gara berriro ere Ollabarreko kobazulotik igarota.
Egun polita pasa dugu nafarroako zonalde ezezagun bezain ederra den honetan.
2023/02/13
2023ko OTSAILA: CANFRANC BAILARA
Talde argazki eder honekin laburbildu daiteke asteburu honetan bizitakoa. Eguraldi eguzkitsua, mendi inguru ederra, bidelagun jatorrak eta aldapan gora ibiltzeko gogoa. Horrelako osagaiekin ezin zen gaizki atera.
Hala ere, argazkiarekin nahikoa ez baduzue izan, hurrengo bideoa ere ikus dezakezue!
Eta beste bideo pare bat...