2024/04/24

HURRENGO TXANGOA - DEMANDA MENDILERROA

Kaixo , zizkiñokide:

Maiatzeko txangoa azaltzera gatoz, Demanda mendilerrora!

Noiz: maiatzak 10, 11  eta 12.

Nora: Demanda mendilerroa, Burgos.

Larunbata:

San Millan mendia, Santa Cruz de Urbionetik (Zarciako atseden eremutik abiatuta).

Ikus. wikiloc-eko ibilbidea.

Ezaugarriak:  Zirkularra /  15,24 km  / 1200m-ko desnibela.

Ibilbidea oso polita da, ur-jauzien artean igo, eta ibai ondoan jaitsi, ura beti ondoan dugula. Zati batzuetan oso malkartsua da eta hainbatetan ibaia zeharkatu beharra dago, baina uste dugu hemendik hiru astera ur gutxiago egongo dela. Ibilbide motzagoa egin nahi izanez gero, zirkular txikiago bat egiteko aukera ere bada.

Oharra: Eguraldiaren arabera aurreikusitako plana aldatu edo egokitu daiteke.

Igandea:

Mencilla mendia, Pineda de la Sierra herritik.

Igandean lasaiago hartuko dugu eta honako ibilbide hau egingo dugu: Wikiloc-eko ibilbidea.

Ezaugarriak: Zirkularra / 12,25 km / 767 m-ko desnibela.

Pineda de la Sierrako aterpean egingo dugu lo. 

Izena emateko epea: maiatzak 3.

Apuntatzen zaretenoi informazio gehiago bidaliko dizuegu aurrerago.

Anima zaitez!

2024/04/09

20. URTEURRENA - KAMISETA ETA KIROL-JERTSEA

Kaixo, zizkiñokide:

Dakizuen bezala Zizkiñok bere 20. urteurrena ospatzen du aurten. Hori dela eta, kirol-jertseak eta kamisetak jarriko ditugu salgai, Giller Guerrero eta Jon Sueza bazkideek egindako marrazkiarekin apainduta. Eskerrik asko, bikote!

Eskuratzeko asmoa baduzue, neurria probatzeko aukera izango duzue, hurrengo taulan agertzen diren data eta topaleku ezberdinetan.

Ordainketa probatzeko egunean egitea lehenetsiko da. Hala ere, banku-transferentzia bitartez ere egin ahal izango da, izen-abizenak aipatuz (EUSKADIKO KUTXA: ES68 3035 0222 11 2221018187).

Ondo izan!

TOPALEKUA

DATA

ORDUA

Salburua, “Qbosq” tabernan

Apirilak 12

19:00 – 20:30

Izkiko txangoan

Apirilak 13

 

Gopegi, “Artzegi” tabernan

Apirilak 13

17:00 – 17:30

Zabalgana, “Dublin” tabernan

Apirilak 13

18:00 – 18:30

Olarizu etorbidea, hizkietan

Apirilak 15

18:00 – 19:00