2019/04/08

2019ko APIRILA: LUSA HARRIA ETA OJO GUAREÑA

Udaberrian sartu berritan baina neguko txangoaren antza hartu zuen apirilean egindako irteera honek. Eguraldiaren iragarpena ere ez zen fin ibili, zorionez eta zoritxarrez. Larunbatean espero genuena baino eguraldi hobea egin zigun eta Lusa Harrira igotzeko aukera izan genuen. Igandean berriz, eguraldia okertu eta Castro Valnera mendira igotzeko aukerarik gabe geratu ginen. Horren ordez, Ojo Guareña ingurura hurbildu ginen eta bide zirkularra osatu genuen.

Bikain pasa genuen Kantabria eta Burgos inguru hauetan. Hori bai, itzuliko gara, Castro Valnera zain dugu eta.


Argazkilari finak izan genituen eta bilduma handia osatu genuen. Argazkiak ikusteko, egin klik!