2020/04/16

ITXIALDIAN BERTSOTAN

Gure_etxetik garajera
ibiltzen gara bueltaka,
mendiko botak jarrita
eta gore tex-dun jaka.
Eskailerak igotzea
sortu berri den ataka,
motxila sorbaldan hartuz
eta estutuz aldaka.
Irudimena nagusi
zomorrotik nola eskapa,
baina faltan botatzen da
iparrorratza eta mapa.
Animo zizkiñozale
jarrai dezagun bultzaka,
ea gure mundu lau hau
noiz bihurtzen den aldapa.

Berriro sofatik jeiki
 salan jira eta bira,
 berriro jarri egin naiz
 leihotik gora begira.
 Zazpigarren pisukoa
 kirola_egiten ari da,
 bestea_etxea garbitzen
 denari_ateraz dizdira.
 Burua bueltaka dabil
 horra_ideien sokatira,
 borroka hontan baikorra
 hobe izatea, tira.
 Gozatutako garaiak
 laster bueltatuko dira,
 ta guztiok elkarrekin
joan ahalko gara mendira.

Doinua: Habanera
Egileak: Xabi "Bizki" eta Mikel.