2014/12/31

2015 - EGUTEGIA

Moncayo - Urbion irteera zehazteke dago.
14-15 asteburuan izan daiteke.

2014ko ABENDUA: PIRINIO GARAIAK - "NEGUA HELDU DA"

Abenduaren 26tik 30era sei zizkiñozale elkartu ginen elurretara hurbiltzeko asmoarekin. Ohikoa bihurtzen ari den bezala, Luz Saint Sauveur herrira joan ginen eta handik hainbat txango egin genituen.
Eguraldi eskasarekin hasi baginen ere, elurra eta eguzkia izan genuen azken egunetan, baita hotz ikaragarria ere! Onena, berriz ere, lagun arteko giro atsegina.
Hona hemen bildutako argazkiak.


Pic de Tentesera iristen, elurra gogorra.
360º.
Eguzkiak agur esaten digu.
Eguraldi txarra? Fokak jarri eta aurrera.
Bareges-eko basora.
Lainoak nagusi.
Eta orain, zer?
Fokak kendu eta behera.