2017/01/15

2017ko URTARRILA: ZIZKIÑO + UBIDEA

Pronostiko guztiak gaindituz koadrila ederra bildu ginen 2017. urteko lehen irteera honetan. Elurra eta hotza ez ziren aitzakia izan mendiko botak jantzi eta Ubideatik Zizkiño gure mendira doan ibilbide elurtuari gogotsu ekiteko.

Pasaia zuri ederretaz gozatu genuen igoeran zehar eta Zizkiñora heltzean eguraldia nabarmen okertu zenez, ez genuen Oketaraino heltzeko aukerarik izan.

Horren ordez, kobazulo bat bilatu eta hamaiketakoa egin genuen bertan.

Eguna borobiltzeko eta ohitura mantenduz Ubidean elkartu ginen mahaiaren inguruan urte berri honi ongietorria emateko.
 
Hemen duzue argazki bilduma! (bideoak egiteko zailtasunak ditut...)
 


















 

2017/01/09

«Mendia ukitzeaz ahazten gara askotan, eta ehundura pila bat ditu»

Juanjo Garbizu, «Slow mountain» filosofiaren sortzailea dela esan genezake. Izenburu hori darama bere bigarren liburuak, non «Monterapia» lehenengo argitalpenean jorratu zituen ideiak zabaltzen dituen.

Naiz-en elkarrizketa egin diote, hurrengo adierazpenak azpimarratuz:

«Lasai paseatzean eskuinaldeko hemisferioa pizten da. Horrek gure pentsamendu sortzaileak eta intuitiboak sortzen ditu»

«Postureo digitala izugarria da sare sozialen erruz. Zergatik ez duzu bailaraz gozatzen txiokatzen egon beharrean?»

«Kilian Jornet bezalako estralurtar bat iristen da eta Cervino bi ordutan egiten du, baina zuk badakizu zenbat kostatu zaizun. Errealitate faltsu bat sor dezakete horrelako egoerek»
   
Elkarrizketa osoa irakurtzeko, egin klik!




 

2017/01/01

2016. URTEARI, AGUR!

Txulato mendian esan diogu agur zahartu den urteari. Berokia, txanoa eta eskularruak hartuta ezagutu dugu tontor hau, lainoen artean berotu nahian. Postontziaren inguruan elkartu ezinik, gure lekua egin eta topa egin dugu elkarrekin.

Egutegi berria jaso dugu ondoren, ibilaldi berriak egiteko prest.

Eskerrik asko zizkiñokide, bidea batera egiteagatik. Halaxe izan dadila 2017.ean ere!