2019/12/31

URTE BERRI ON, ZIZKIÑOKIDE!


Ohitura zaharrak berrituz
urte zaharreko kantua,
aurten berriz bete dugu
jarritako helburua.
Mendia bilakatuaz
biltzen gaituen mundua,
istorio zoragarrien
ta ametsen sorlekua.
Beti gora eta gora 
ikutu nahian zerua,
batzutan agertu zaigu
arriskuaren mamua,
abenturaz bete dugu
Zizkiñoren liburua,
2020an
hurrengo kapitulua.

URTE BERRI ON, ZIZKIÑO!



Doinua: Habanera
Egilea: Xabi "Bizki".

URTE ZAHARRARI, AGUR!







2019/12/15

2019ko ABENDUA: KIRIKIÑAUSIEN BIDEA

Lokatza ez zen oztopo izan Orozko inguruan dagoen Kirikiñausien ibilbidea osatzeko. Hiru ordutako txango ikusgarria. Gainera, aurten, Orozkora goiz bueltatzea lortu dugu, Santa Luzia azokaz gozatzeko parada izanez. 
Eskerrik asko Federi, gida paregabea izateagatik eta emandako azalpenengatik.