2014/10/22

GOGORATZEN?

Hona hemen zizkiñozaleekin bizi izandako hainbat txango. Beraiekin batera igotako aldapak, ezagututako mendi eta bazter, aterpe baten babesean konpartitutako arratsaldeak... goza ezazue!


   

 




2014/10/19

2014ko URRIA: URBASA BIZIKLETAZ

Urtean behin bada ere, bizikleta ere hartzen dugu eta aurten Urbasara joan gara, Gasteiztik abiatuta. 

2014ko IRAILA: VIGNEMALE

Uda bukatzear zegoela Gavarnie aldera joan ginen, oraingo honetan Vignemalera igotzeko asmoarekin. Ostiralean Gavarnieko Grange de Holle aterpean lo egin eta larunbatean gora abiatu ginen, Ossoue bailaratik. Baysellancera iritsi, indarrak hartu eta Petit Vignemalera joan ginen. Hurrengo eguna lainotuta agertu zen eta bideari ekin genion zalantzaz beteta. Glaziarrera iritsi eta metro batzuk igo eta gero euria eta haizea azaldu ziren. Buelta erdia eman genuen, hurrengora arte, Vignemale.

 Hasieran, aldaparik ez.

Eguzkia ere animatu da.
Bagoaz gora, poliki-poliki.
 Zer Giller? Irakaslea beti azalpenak ematen...
Eta hamaiketakoa, noiz?
 Bale, bazen garaia!!
Eta hori, zein izango da?
 Solasean, bai gustura!
Indarrak hartzen eta paisaiari begira.
 Kobazuloak. Russell kondea.
Beste paradatxo bat...
Mikel, ez al duzu motxila kendu behar?
Animo, gutxi falta da!
Lehenengo txanpa eginda. Giller!!
Vignemale, Petit Vignemale-tik.
Eguraldia ederra mantentzen da. Biharko...
Biharko lana.
Berriro ere, irakasle kontuak.
Gure lehendakaria. Aspaldiko partez, gure artean berriro.
Patata alavesa, siempre en la mesa...ezta, Garbiñe?
Egun on! Ondo egin duzue lo?
Bagoaz, eguraldia kili kolo egon arren.
Eguzkia ere gurekin, ondo!
Glaziarrerako bidean.
Gora ta gora beti...
Glaziarrean sartzeko prestatzen.
Zorionak Ander!
Eguraldi txarra iritsi zen eta buelta eman genuen.
Hurrengora arte, Vignemale.