2021/09/22

2021eko IRAILA: TENA BAILARA

Luzaroan mendi irteerak egin gabe, Tena bailaran berreskuratu genuen elkartzen gaituen zaletasuna. Iragarpena egokia ez izan arren, talde jatorra animatu zen eta asteburu ederra pasa genuen.

1. egunean, gure lehen aukera zen Musales beste baterako utzi behar izan genuen eta horren ordez, Ripera bailarara joan ginen. Euria pixkanaka-pixkanaka hasi zen eta txaparrada galantarekin bukatu genuen ibilaldia. Bustita baina gustura, nola ez?!

Igandean berriz, aurreikusitakoa egiteko aukera ederki aprobetxatu genuen. Peyreget mendia igo eta itzulia eman genion. Lainoen artean hasieran eta nahiko ateri txangoaren erdialdetik aurrera.

Hemen duzue asteburu hau laburtzen duen bideoa.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei. Ea hurrengoetan ere elkartzen garen. Bitartean, ondo bizi!