2017/02/23

2017ko OTSAILA: CORNON ETA PEÑA UBIÑA


Peña Ubiñako tontorrean.
Urtero legez, elurrarekin genuen hitzordua eta ederki bete genuen gure asmoa. Larunbatean neguan murgilduta eta igandean udaberriko giroaz gozatuz, Somiedo inguruko parajeak ezagutzeko aukera izan genuen.
 
Aurreikusita genuen bezala, Cornon mendira igo ginen larunbatean eta Peña Ubiñara igandean. Zaila egingo zaigu bietatik zein den politena esatea. Ikusitakoaren zirriborro modura, hemen duzue argazki bilduma (bideoak egiteko zailtasunekin jarraitzen dut, ea konpontzen lortzen dudan).

BILDUMA OSOA IKUSTEKO, EGIN KLIK!

Gure beteranoak. Aldapan gora, gazte.

Poliki joanda edonora iristen omen da.

Asanblean.

Cornon-eko tontorrean, lainoen artean.

Zerua ilun, neguko giroan.

Talde jatorra elkartu ginen, bai jauna!

Herrira buelta.

Asanblea II

Igandean udaberria iritsi zen?

Azken zatian, 500 metro gora, gora eta gora.

Tontorreko arista.

Eguzkiak ederki berotzen zuen tarteka.

Poliki joanda, erraz egiten zen arista.

Gutxi geratzen da? Baaaaai.

Tontorra eginda, aldapa behera.

Norbait falta da?

ARVA, pala eta sonda. Ekipo osoa gainean.

40 + 40 urte. Zorionak bikote!

Tipi tapa, tipi tapa.

Talde osoa, atsedena hartzen.

Aurrera begira, mendiak eta mendiak.

Atseden estrategikoa.