2019/12/31

URTE BERRI ON, ZIZKIÑOKIDE!


Ohitura zaharrak berrituz
urte zaharreko kantua,
aurten berriz bete dugu
jarritako helburua.
Mendia bilakatuaz
biltzen gaituen mundua,
istorio zoragarrien
ta ametsen sorlekua.
Beti gora eta gora 
ikutu nahian zerua,
batzutan agertu zaigu
arriskuaren mamua,
abenturaz bete dugu
Zizkiñoren liburua,
2020an
hurrengo kapitulua.

URTE BERRI ON, ZIZKIÑO!



Doinua: Habanera
Egilea: Xabi "Bizki".

URTE ZAHARRARI, AGUR!







2019/12/15

2019ko ABENDUA: KIRIKIÑAUSIEN BIDEA

Lokatza ez zen oztopo izan Orozko inguruan dagoen Kirikiñausien ibilbidea osatzeko. Hiru ordutako txango ikusgarria. Gainera, aurten, Orozkora goiz bueltatzea lortu dugu, Santa Luzia azokaz gozatzeko parada izanez. 
Eskerrik asko Federi, gida paregabea izateagatik eta emandako azalpenengatik.









2019/11/10

2019ko AZAROA: TXANGO MIKOLOGIKOA, BAZKARIA ETA BILERA OROKORRA

Ohiturari jarraituz, irteera mikologikoa egin genuen azaroan. Oraingo honetan Altube mendatetik atera eta inguruko ur jauzietara hurbildu ginen. Gainera, bidetik hainbat ziza hartzeko aukera izan genuen.







Ondoren, bazkari ederraz gozatu genuen, eskerrik asko Joserra eta Jon Bizki!





Eta bukatzeko, bilera orokorra egin genuen. Beste gauza batzuen artean, 2020 urteko egutegia osatu genuen. Hemen duzue adostutakoa:


URTARRILAK 18
TOLOÑO MENDIKATEA + UPATEGIA ESKUERNAGAN
OTSAILAK 8-9
NEGUKO TXANGOA - ZEHAZTU GABE
MARTXOAK 7
JARINDO ALBERTIA + SAGARDOTEGIA ARAMAION
APIRILAK 4-5
PANTIKOSA
MAIATZAK 9
MAIATZAK 23
BASURALEZA: MENDIA GARBITZEKO TXANGOA
ZEHAZTU GABEKO TXANGOA
EKAINAK 13-14
ARABA BIZIKLETAN
UZTAILAK 4
ZEHAZTU GABEKO TXANGOA
ABUZTUAK 29
IPARRALDEKO KOSTALDEA
IRAILAK 19-20
VIGNEMALE
URRIAK 10-11-12
ASTURIAS MENDEBALDEA - "REDES PARKEA"
AZAROAK 7
MIKOLOGIKOA + BAZKARIA + BILERA 
ABENDUAK 12
USOTEGIETA
ABENDUAK 31
URTEARI, AGUR!

2019/10/20

2019ko URRIA: BELAGOA

"....jende zoriontsua herri libre batean..."

Berriz ere eguraldiaren iragarpenei begira ibili gara udazken koloretan egindako txango honetan. Belagoa izan da aukeratutako lekua eta giro onean pasa dugu asteburua.

Larunbatean zirak jantzita atera ginen Ernaz-eko lepotik baina Anie mendiko tontorreraino igotzea lortu genuen. Lasai joan ginen arren, ordu onean itzuli ginen aterpera, arratsalde lasaia pasatzeko moduan.

Igandean berriz, euria nagusi zenez, Belabartzeko ur jauzietara hurbildu ginen txango zirkular bat eginda. Goiza ederki aprobetxatuta, Izaban bazkaldu eta etxera itzuli ginen.

Talde atsegina eta inguru ederra, asteburu bikaina. Hurrengora arte!

Hemen dituzue argazki batzuk baina denak ikusi nahi badituzu, egin klik!

Azken maldan.

Arlas tontorrean.

Taldea elkartuta.

Indarrak hartzen.


Anie bistan. Zerua garbitzen.



Paisaje karstikoa.


Arlas.



Larra Belagoa, inguru ederra.



Zizkiñokide berria, Trabuko? Ez, Kartutxo!

Belarbartzeko ur jauzia.

Z.M.T., talde gastronomikoa.

2019/09/23

2019ko IRAILA: PEDRIZA

Eguraldi aurreikuspenei aurre eginez, asteburu honetan Madril ingurura hurbildu gara, Pedrizara, handik txango pare bat burutzeko. Azkenean eguraldia lagun izan dugu eta zonaldeko paisai bereziaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu, milaka forma ezberdineko harrizko laberintoetan galduz.

Hemen dituzue hainabt argazki. Bilduma osoa ikusteko, egin klik!