2020/12/30

URTE BERRI ON, ZIZKIÑOKIDE!

 Egutegia bete gabe uzten

Zizkiño bada trebea,

aurten record-a hautsi badugu

errua ez da gurea.

Sagardoa edan, dantza ta farra

egin genuen azkena,

asteburu hartan egosi egin zen

gerora etorri zena.

Irrifarre egin

Zizkiñorekin.

Hiru hilabetez, iluntasuna

etxean konfinatuta,

mendi tontorreko ikuspegiak

ta haize freskoa ahaztuta.

Tabernak itxi zituztenetik

zenbat jende doan mendira,

Zizkiñon ere bazkide berri

pila bat egongo dira.

Irrifarre egin

Zizkiñorekin.

Data ezin jarri baina gogotsu

denok berriz elkartzeko,

motxilak hartu ta botak jantzi

ta mendietaz gozatzeko.

Atzean utziz birus gaixotasun

egonezinak ta penak,

elkarbizitza ta besarkadak

gure txertorik onenak.

Irrifarre egin

Zizkiñorekin.

Ta bitartean ondo bukatu

badoan urte eroa,

bi mila eta hogeita bat-a

izan dadila oparoa.

Urte berri on zizkiñokide

eutsi orain arte bezala,

aurrerantzean betiko legez

bideak elkar gaitzala.

Irrifarre egin

Zizkiñorekin.

Urte berri on, Zizkiño!

Egileak: Xabi "Bizki" eta Mikel.

Doinua: "No woman, no cry" (Bob Marley)


2020/04/16

ITXIALDIAN BERTSOTAN

Gure_etxetik garajera
ibiltzen gara bueltaka,
mendiko botak jarrita
eta gore tex-dun jaka.
Eskailerak igotzea
sortu berri den ataka,
motxila sorbaldan hartuz
eta estutuz aldaka.
Irudimena nagusi
zomorrotik nola eskapa,
baina faltan botatzen da
iparrorratza eta mapa.
Animo zizkiñozale
jarrai dezagun bultzaka,
ea gure mundu lau hau
noiz bihurtzen den aldapa.

Berriro sofatik jeiki
 salan jira eta bira,
 berriro jarri egin naiz
 leihotik gora begira.
 Zazpigarren pisukoa
 kirola_egiten ari da,
 bestea_etxea garbitzen
 denari_ateraz dizdira.
 Burua bueltaka dabil
 horra_ideien sokatira,
 borroka hontan baikorra
 hobe izatea, tira.
 Gozatutako garaiak
 laster bueltatuko dira,
 ta guztiok elkarrekin
joan ahalko gara mendira.

Doinua: Habanera
Egileak: Xabi "Bizki" eta Mikel. 

2020/03/19

ZIZKIÑOZALEAK ETXEAN

Kaixo zizkiñokide:

Etxean egotera behartura gauden bolada honetan, mendira joateko gogoa handitzen doa egunetik egunera. Botak jartzeko aukera iritsi arte, hemen duzue bideo bilduma txiki bat. 

Zuen gustukoa izatea espero dut. Ondo izan!


SOKAZ LOTURIK
(Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza)


PUMORI, MENDIAREN ALABA


TOCANDA EL VACÍO
(Yates eta Simpson)



VIAJAR CON TABLAS 
(Xabier Gaton, Aitor Gonzalez, Oier Markinez eta Gorka Sagasti)


ROTPUNKTS DEL NORTE
(Gure inguruko hainbat eskalatzaile...orain dela boladatxo bat) 



Adam Ondra I


Adam Ondra II


OD PALICE K VRTU


ASIA BIZIKLETAN



AUSTRALIA BIZIKLETAN



EL RETO, PRIMERA ASCENSIÓN AL CERVINO



ZEGAMA AIZKORRI



EVEREST
(Kilian Jornet)



OBSESSION, PATAGONIA IN WINTER
(Carlos Suarez eta Scott Becker)



GASHERBRUM I
(Alex Txikon)



NANGA PARBAT
(Alex Txikon)



AMADABLAM
(Alex Albacete eta Alex Txikon)



SHISA PANGMA
(Edurne Pasaban)



PURA VIDA



NARANJO DE BULNES
(Josune Bereziartu, Eneko Pou eta Iker Pou)



CUANTO MÁS LEJOS, MÁS DIVERTIDO
(Pou anaiak)

2020/02/10

2020ko OTSAILA: ZURIZA

Mendebaldeko Pirinioetara joan ginen oraingoan, Zuriza eta Linza ingurura hain zuzen. 

Larunbatean Zurizako kanpinetik atera eta Quimboa Txiki, Quimboa Handi eta Petraficha igo genituen, Taxerasetik bueltatuz eta zirkular polita osatuz. Zerua lainotuta egon zen arren, busti gabe egin genuen bidea, hain ezagunak ez diren tontor hauei bisita eginez. 

Quimboa Txiki, eguneko lehenengo tontorra.
Igandean ezagunagoa eta zonalde horretan "klasikoa" den mendi batera joan ginen, Petretxemara. Linzako aterpetik abiatu ginen eta izen bereko lepotik aurrera elurra izan genuen. Martxa onean igo ginen eta bidearen zati handi bat lainopean egin genuen arren, tontorrean ikusmirak disfrutatzeko aukera izan genuen... denbora labur batean, hori bai, hotza egiten baitzuen.

Hoztuta baina pozik Petretxemako tontorrean.
Berriro ere asteburu bikaina pasa dugu, bidelagun jatorrekin eta antolakuntza txukunarekin. Jende berria agertzen ari da Zizkiñon, ea errepikatzen duten, ongi etorriak izango dira eta.

Eskerrik asko denoi, asteburua gozatu eta gozarazteagatik!

Hemen dituzue argazki batzuk baina denak ikusi nahi badituzue, egin  klik!