2023/09/25

2023ko IRAILA: TENA BAILARA

Udazkeneko ekinozioarekin batera 33 lagun elkartu ginen Tena bailaran asteburua mendian disfrutatzeko gogoarekin. Asmoa ez zen txikia, izan ere, bai larunbatean, bai igandean hankak ondo berotzeko moduko ibilbideak baikenituen aurreikusita. Hala ere, plan lasaiagoak egiteko aukera ere egon zen, partaide guztiei ondo pasatzeko aukera emanez.

Larunbatean talde bat Telera mendira igo zen, Zizkiñoko txikiak eta ez hain txikiak Arku Naturala ezagutzera hurbiltzen ziren bitartean. 


Igandean berriz, hiru aukera egon ziren. Musales mendira itzulia batzuk, Respomusora beste batzuk eta Sallent de Gallego herria zaintzen duen Pacinora, taldeko txikiak igo ziren. 


Asteburu borobila, eguraldia lagun eta lagunarte ederrean. Eskerrik asko denoi, heldu, gazte eta txiki, txango honetan parte hartu izanagatik.

Udazken ona pasa!