2021/10/18

2021eko URRIA: CEBOLLERA MENDILERROA

Oraingoan onddo zaleentzat bai, baina mendizaleontzat orokorrean nahiko ezezaguna den zonaldera hurbildu gara, Sierra Cebollera mendilerrora, Errioxan.

Inguru honetako basoek mila koloretako irudi paregabeak utzi dizkigute, udazken koloreak. Beti bezala, mendiaz gozatzeaz gain, irribarrerako, jokoetarako eta elkarrizketarako uneak ere izan ditugu. Asteburu ederra elkarrekin pasa eta gero, pozik bueltatzen gara asteari indarberrituta ekiteko!!
























2021/10/12

MENDI IRTEERA BEREZIA: ZIGOITIA - LA VALL d'en BAS

Els muntanyencs de Zigoitia i la Garrocha vam tenir l’oportunitat de passar un dia meravellós junts. Aprofitant el nostre viatge, vam preparar una ruta per gaudir de la serra d’Aizkorri. Vam sortir d’Araia i vam pujar cap al bosc amb l’ajut dels núvols. Deixant de banda la muntanya d' Aratz, vam visitar el túnel de San Adrián pel mateix vessant. D’aquí al cim d’Aizkorri i llavors descansar als camps d’Urbia. El sol també ens va voler visitar i finalment vam tenir l’oportunitat única de gaudir del paisatge del cim. Vam acabar la ruta al santuari d’Arantzazu.

Hi ha moltes coses que uneixen els nostres dos països, Catalunya i el País Basc, i és evident que un d’ells és l’amor i la passió per la natura i la muntanya.

A veure si ens podem acostar aviat a Catalunya i tornar-la a visitar... Fins aleshores, que vagi molt rebé amic!!


Elkarrekin egun zoragarria igarotzeko aukera izan dugu Zigoitia eta La Garrochako mendizaleok. Gurera egindako bidaia aprobetxatuz, Aizkorriko mendilerroaz gozatzeko ibilbidea prestatuta genuen. Araiatik atera eta lainoak lagunduta basoan gora abiatu gara. Aratz mendia alde batean utzita, aldapan behera San Adrianeko tunelari bisita egin diogu. Hemendik Aizkorriko tontorreraino eta Urbiako zelaietan atsedena. Eguzkiak ere bisita egin nahi izan digu eta azkenean tontorreko paisaiaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu. Arantzazuko santutegian bukatu dugu ibilbidea.

Gure bi herriak, Katalunia eta Euskal Herria, batzen dituen gauza asko daude, eta argi dago horietako bat natura eta mendiarekiko maitasuna eta zaletasuna dela.

Ea laster guk ere Katalunia aldera hurbiltzeko eta bisita bueltatzeko aukerarik dugun… ordurarte oso ondo izan lagun!!