2018/12/31

2018. URTEA BERTSOTAN

Ohitura bihurtu dena
koplak aurten datorrena
hemen daukazu zizkiñokide
urtearen laburpena.

Urtarrilan Ubidera
aurten azkenengo aukera
hurrengoan migratuko dugu
ardoaren lurraldera.

Palentzia aldean ruta
raketa pare hartuta
baten bat ia desagertu egin zen
bertan elurperatuta.

Trikia ta sagardoa
martxoan da ohikoa
mendiaz gain bultzatzen dugulako
arlo gastronomikoa.

Carros de Neu trabesian
gure abentura zurian
ez dugu ahaztuko bizitakoa
errepublika berrian.

Maiatzan ez da berria
etengabean euria
prezio berean Aralar ikusi
ta ikasi biologia.

Gasteiztik mendi aldera 
eta Opakuatik behera
bizikletaren kateari eraginez
Gure Esku giza katera.

Ta Sakanako mendian
zein leku zoragarrian
trikuharrien bidea eginez
sakonduz gure historian.

Aiako Harrietara
hain paraje ederra da
denetarik izan zuen egunak
hondartza ta eskalada.

La Munian ere eskalatzen
hala nola ibili ginen
batzuei Tallon gutxi iruditu ta
Casco-a gehitu zioten.

Nafarroako parajeak
astintzen zitun haizeak
zeinen ederrak mendiak basoak
ta udazken koloreak.

Berriz perretxiko bila
bildu zen talde abila
ederki bazkaldu ostean badugu
egutegi borobila.

Abenduan Bizkaian da
Orozko ohitura jada
urte ondo bukatzeko asmoz
azokara jeisten gara.

Hilabetero menditik
izango du jarraipenik
beste urte bat igaro dugu ta
jarraitzen dugu bizirik.


Egilea: Xabi "Bizki"

AGUR URTE ZAHARRARI!

Urte berri on zizkiñokide:

Hilabeteak pasa dira, aspaldi lotutako egutegia bete dugu eta agur esaten diogu dagoeneko zahartu den urteari. Txango zerrendari bukaera borobila emateko, Soila mendian elkartu gara gaur, hilak 31, hainbat taldekide. 

Bideak elkar gaitzala 2019.ean ere!