2022/01/23

2022ko URTARRILA: CRUZ DEL CASTILLO

Izotza eta hotzari aurre eginez Toloño-Kantabria mendizerrak eskaintzen dituen paisaia zoragarriez gozatzeko aukera izan dugu urteko lehenengo isteera honetan.

Lagranetik abiatuta eta San Kilitz kobazuloa zeharkatuz, Cruz del Castilloko tontorrera heldu gara. Hemen hamaiketako ederra hartu, salda beroa eta txokolate goxoa eta guzti...

Jaitsiera ohiko bidetik egin dugu, Toro mendatetik berriro ere Lagranera heltzeko.

Oraingoan, argazki bilduma luzea duzue. Ondo segi!