2020/02/10

2020ko OTSAILA: ZURIZA

Mendebaldeko Pirinioetara joan ginen oraingoan, Zuriza eta Linza ingurura hain zuzen. 

Larunbatean Zurizako kanpinetik atera eta Quimboa Txiki, Quimboa Handi eta Petraficha igo genituen, Taxerasetik bueltatuz eta zirkular polita osatuz. Zerua lainotuta egon zen arren, busti gabe egin genuen bidea, hain ezagunak ez diren tontor hauei bisita eginez. 

Quimboa Txiki, eguneko lehenengo tontorra.
Igandean ezagunagoa eta zonalde horretan "klasikoa" den mendi batera joan ginen, Petretxemara. Linzako aterpetik abiatu ginen eta izen bereko lepotik aurrera elurra izan genuen. Martxa onean igo ginen eta bidearen zati handi bat lainopean egin genuen arren, tontorrean ikusmirak disfrutatzeko aukera izan genuen... denbora labur batean, hori bai, hotza egiten baitzuen.

Hoztuta baina pozik Petretxemako tontorrean.
Berriro ere asteburu bikaina pasa dugu, bidelagun jatorrekin eta antolakuntza txukunarekin. Jende berria agertzen ari da Zizkiñon, ea errepikatzen duten, ongi etorriak izango dira eta.

Eskerrik asko denoi, asteburua gozatu eta gozarazteagatik!

Hemen dituzue argazki batzuk baina denak ikusi nahi badituzue, egin  klik!