2016/12/24

URTE BERRI ON ZIZKIÑOKIDE!

Urtarrilean mantenduz
Ubideako ohitura
Otsailan Soria aldera 
hango mendi ta negura,
Martxoan ibilaldia
sagardoaren mundura
eta berriz Guadarraman 
ibili ginen gustura
Familia artean ta hondartzan
pasatu genuen uda
eta “Picos de Europa”-n
gora ta gora zerura
beti bezala Bizkaian 
jarri genuen helmuga
soilik urte bat izan da
baina hamaika abentura.

Hainbat nahi eta desio
urte berriari begira
erretzeari utziko diot 
hemendik eta gutxira
pasatuko naiz janari
osasuntsu ta garbira
bizikletaz joango naiz
egunero lantokira
etxea garbituko dut
astean bitan sikira
lana utziko dut eta 
Munduari eman bira
ez duzu ezer beteko
eta badakizu tira
behintzat hilabetean behin
zatoz gurekin mendira.

Doinua: habanera
Egilea: Xabi "Bizki"

2017 - EGUTEGIA



2016/12/18

2016ko ABENDUA: ITXINA

Urteko azken txangoan Itxinara joan ginen. Abenduko eguraldi aparta lagun, ibilbide poilita osatu genuen. Hemen dituzue hainbat argazki.























2016/10/26

«Mendizaletasuna galtzeko zorian gaude; esnatzeko garaia da»

Mendizaletasunean etena gertatzen ari da belaunaldien artean. Gero eta zailagoa da haurrak mendira erakartzea. Gaiari buruzko diagnostikoa eta proposamenak egin ditu Luix Mari Zulaikak, Gipuzkoako Mendi Federazioaren laguntzarekin.

 GMF Gipuzkoako Mendi Federazioko lizentzien kopuruak gorakada nabarmena izan du aurten: 14.800ekoa zen iaz eta ia 500 gehiago lortu ditu aurten. Gipuzkoako federazioen artean mendikoak du lizentzia gehien, baina haurren artean zaletasunak beherakada nabarmena izan du azken hogei urteetan. Egoeraren larritasuna kontuan hartuta, Luix Mari Zulaika EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko irakasleak (Zarautz, Gipuzkoa, 1965) egitasmoa aurkeztu berri du haurren artean mendizaletasuna sustatzeko, GMFren babesean. BERRIAk Zulaika eta Tetxus Barandiaran GMFko kudeatzailea (Donostia, 1956) elkartu ditu, gogoeta egiteko.


Elkarrizketa osoa irakurtzeko, egin klik!

2016/10/11

2016ko URRIA: EUROPAKO TONTORRAK

Asteburu luzea hautatu genuen Europako Tontorretatik trabesia bat egiteko, hiru egunetakoa hain zuzen ere. Ostegunean egin genuen bidaia eta ostiraletik igandera bitarte, harkaitz garaien artean ibili ginen.


Inguru aparta, eguraldi atsegina eta taldearen umore ona izan ziren berriz ere protagonistak. Antolatzaileek bikain egin zuten lana, hiru egunetan zehar bide luzea lotuz, eskerrik asko!

Bizitako momentuak norberak bere me-morian gordeko ditu: botak bere tokian uzteko nahia, dutxa epelak, mezu elektroniko motibagarriak, txisteak, mahai jolasak, palmeratzarrak...


Ikusitakoa gogoratzeko berriz, hemen duzue argazki bilduma!


Egindako bidearen gora beherak:

1. eguna
2. eguna
3. eguna

Trabesia osoa



2016/09/20

"MENDIAK", EUSKAL HERRIKO MENDIEN APLIKAZIOA

Euskal Herriko mendizale guztiei zuzendutako aplikazioa da, doakoa eta euskaraz. Euskal Herriko 1.500 mendi ezagunenen katalogoa biltzen du, eta mendizaleei bere igoera guztiak markatzeko aukera emango dio, eta bere historial osoa gordetzekoa: zein mendi igo duen, noiz, zenbat aldiz. Horrekin batera, mendi bakoitzaren argazkiak eta iruzkinak gehitzeko aukera ere badago, eta informazio guztia lagunen artean partekatzekoa. Android dendan jaitsi dezakezu.
Mendizale guztientzat dago pentsatua, baina batez ere mendizale arruntenentzat, asteburuetan lagunartean edo familian bere herri inguruko mendiak igotzen dituzten horientzat. Eta aplikazioa lagungarri izatea mendizaletasuna eta naturzaletasuna sustatzeko orduan. Horretarako, saiatu gara ahalik eta aplikazio erraz eta erabilgarriena sortzen, edozein erabiltzailek arazorik gabe erabili dezan. Diseinua eta alderdi grafikoa bereziki zaindu dira, aplikazioa intuitiboa eta argia izan dadin.


  Android gailuetarako garatu dugun aplikazioaren helburu nagusiak hauexek dira:
  • Alde batetik, Euskal Herriko mendien inguruko informazioa biltzea aplikazio bakarren. Euskal Herri osoko 1.500 gailur nagusien informazioa aurkituko duzu, fitxa, garaiera, datu, argazki eta kokapenarekin.
  • Bestetik, eta honetarako da aplikazioa, norbere mendi-igoerak markatu eta gordetzeko balio du Mendiak aplikazioak, eta igoera guztien estatistika eta datu historikoak gordetzeko.

2016/09/19

2016ko IRAILA: OZAKO OIHANA

Eguraldia eskasa izan arren, Ozako ingurua ezagutzeko aukera izan genuen, laino artean izan bazen ere.

Peña Forca tontorretik gertu geratu ginen eta, ohikoa bihurtzen ari den bezala, mahai inguruan bukatu genuen mendi ibilaldia.


Aterpean atsedena hartu eta giro onean pasa genuen arratsaldea.

Igandean berriz, Acherreko tontorra zapaldu genuen, baina bertatik dauden ikusmirak ezkutuan geratu ziren.

Hemen duzue argazki bilduma. Hurrengora arte!



2016/05/16

2016ko MAIATZA: ARAOTZ ETA ALOÑA

Eguraldiari aurre eginez eta hainbat plan aldaketa egin eta gero, asteburu bikaina pasatzea lortu dugu berriz ere. Oraingo honetan urrutira joan gabe, Aitzkorri-Aratz parke naturalean ibili gara, bertan dagoen Araotz herri misteriotsua ezagutzen. Igandean Aloñara igotzeko aukera izan genuen... "maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dituenean"


2016/02/08

2016ko OTSAILA: URBION ETA MONCAYO

"Urterik urte haundituz doa Zizkiñokideen koadrila..."

Ez lainoak ez haize bortitzak, ez zituen zizkiñozaleak kikildu eta aurten bai, aurreikusitako plana burutzea lortu dugu.
Larunbatean "Laguna Negratik" hasi eta izotzari aurre eginez Urbioneko gailurrera igo ginen.
Igandean Moncayoren txanda. Gailurrean eguzki izpiren bat ere ikusteko aukera izan genuen.

Rebollar herriko etxean indarrak berritzeko eta solasaldirako giro paregabea!!


2016/01/18

2016ko URTARRILA: ELOSU - NAFARRATE - ZESTAFE


Oso modu onean eman genion hasiera urte berriari, goizean mendi buelta bat emanez eta ondoren, mahai inguruan elkartuz.
Eskerrik asko Mikeli emandako azalpen interesgarriengatik eta Xabiri, bazkaria bertsoarekin borobiltzeagatik.
Eta mila esker zizkiñozale orori, berriz ere, giro aparta sortzeagatik. Bideak elkar gaitzala!