2018/12/31

2018. URTEA BERTSOTAN

Ohitura bihurtu dena
koplak aurten datorrena
hemen daukazu zizkiñokide
urtearen laburpena.

Urtarrilan Ubidera
aurten azkenengo aukera
hurrengoan migratuko dugu
ardoaren lurraldera.

Palentzia aldean ruta
raketa pare hartuta
baten bat ia desagertu egin zen
bertan elurperatuta.

Trikia ta sagardoa
martxoan da ohikoa
mendiaz gain bultzatzen dugulako
arlo gastronomikoa.

Carros de Neu trabesian
gure abentura zurian
ez dugu ahaztuko bizitakoa
errepublika berrian.

Maiatzan ez da berria
etengabean euria
prezio berean Aralar ikusi
ta ikasi biologia.

Gasteiztik mendi aldera 
eta Opakuatik behera
bizikletaren kateari eraginez
Gure Esku giza katera.

Ta Sakanako mendian
zein leku zoragarrian
trikuharrien bidea eginez
sakonduz gure historian.

Aiako Harrietara
hain paraje ederra da
denetarik izan zuen egunak
hondartza ta eskalada.

La Munian ere eskalatzen
hala nola ibili ginen
batzuei Tallon gutxi iruditu ta
Casco-a gehitu zioten.

Nafarroako parajeak
astintzen zitun haizeak
zeinen ederrak mendiak basoak
ta udazken koloreak.

Berriz perretxiko bila
bildu zen talde abila
ederki bazkaldu ostean badugu
egutegi borobila.

Abenduan Bizkaian da
Orozko ohitura jada
urte ondo bukatzeko asmoz
azokara jeisten gara.

Hilabetero menditik
izango du jarraipenik
beste urte bat igaro dugu ta
jarraitzen dugu bizirik.


Egilea: Xabi "Bizki"

AGUR URTE ZAHARRARI!

Urte berri on zizkiñokide:

Hilabeteak pasa dira, aspaldi lotutako egutegia bete dugu eta agur esaten diogu dagoeneko zahartu den urteari. Txango zerrendari bukaera borobila emateko, Soila mendian elkartu gara gaur, hilak 31, hainbat taldekide. 

Bideak elkar gaitzala 2019.ean ere!


























2018/11/18

2018ko AZAROA: TXANGO MIKOLOGIKOA, BAZKARIA ETA BILERA OROKORRA

Ohiturari jarraituz, irteera mikologikoa egin genuen azaroan. Oraingo honetan Murua herritik atera eta bertako basoetan ibili ginen. Batzuk udazkeneko loreak hartzen, beste batzuk zerbait ikasten eta bi zizkiñokide sukaldari lanetan aritu ziren.




Ondoren, bazkari ederraz gozatu genuen, eskerrik asko Joserra eta Jon Bizki!

Eta bukatzeko, bilera orokorra egin genuen. Beste gauza batzuen artean, 2019 urteko egutegia osatu genuen. Hemen duzue adostutakoa:

URTARRILAK 19
KANTABRIA MENDIKATEA + BODEGA LANTZIEGON
OTSAILAK 9-10
COTIELLA + PEÑA MONTAÑESA
MARTXOAK 9
ARAMAIO INGURUA + SAGARDOTEGIA
APIRILAK 6-7
CASTRO VALNERA
MAIATZAK 11
BASURALEZA: MENDIA GARBITZEKO TXANGOA
EKAINAK 1-2
ARABA BIZIKLETAN
UZTAILAK 6
ANBOTO
ABUZTUAK 31
LAREDO INGURUA
IRAILAK 21-22
PEDRIZA
URRIAK 19-20
BELAGOA
AZAROAK 9
MIKOLOGIKOA ALTUBETIK + BAZKARIA + BILERA 
ABENDUAK 14
BIZKAIA
ABENDUAK 31
URTEARI, AGUR!