2021/12/31

URTE BERRI ON, ZIZKIÑOZALE!

 Aurten protagonista

ere izurritea

egunero aldatzen

dute irizpidea.

Jada ez da nahikoa

zentzuz jokatzea

handituz ta handituz

neke ta haserrea

honi buelta emango

diogu ordea.


Mendian dugu eta

guk geure legea

norberak zaindu eta

besteak zaintzea.

Murrizketen gainetik

bilatuz bidea

gure taldean behintzat

zizkiñozalea

ezinbestekoa da

elkarbizitzea.


Ongi etorri beroa

zintzo ta askea

mendi txikien zale

goi-mendizalea.

Ziurtagiriadun

ta ere gabea

datorren urterako

hau da gure eskea

izan bedi Zizkiño

eremu librea.


Urte berri on, Zizkiño!

Egileak: Xabi "Bizki" eta Mikel.

Doinua: "Ai gure antzinako"