2016/09/20

"MENDIAK", EUSKAL HERRIKO MENDIEN APLIKAZIOA

Euskal Herriko mendizale guztiei zuzendutako aplikazioa da, doakoa eta euskaraz. Euskal Herriko 1.500 mendi ezagunenen katalogoa biltzen du, eta mendizaleei bere igoera guztiak markatzeko aukera emango dio, eta bere historial osoa gordetzekoa: zein mendi igo duen, noiz, zenbat aldiz. Horrekin batera, mendi bakoitzaren argazkiak eta iruzkinak gehitzeko aukera ere badago, eta informazio guztia lagunen artean partekatzekoa. Android dendan jaitsi dezakezu.
Mendizale guztientzat dago pentsatua, baina batez ere mendizale arruntenentzat, asteburuetan lagunartean edo familian bere herri inguruko mendiak igotzen dituzten horientzat. Eta aplikazioa lagungarri izatea mendizaletasuna eta naturzaletasuna sustatzeko orduan. Horretarako, saiatu gara ahalik eta aplikazio erraz eta erabilgarriena sortzen, edozein erabiltzailek arazorik gabe erabili dezan. Diseinua eta alderdi grafikoa bereziki zaindu dira, aplikazioa intuitiboa eta argia izan dadin.


  Android gailuetarako garatu dugun aplikazioaren helburu nagusiak hauexek dira:
  • Alde batetik, Euskal Herriko mendien inguruko informazioa biltzea aplikazio bakarren. Euskal Herri osoko 1.500 gailur nagusien informazioa aurkituko duzu, fitxa, garaiera, datu, argazki eta kokapenarekin.
  • Bestetik, eta honetarako da aplikazioa, norbere mendi-igoerak markatu eta gordetzeko balio du Mendiak aplikazioak, eta igoera guztien estatistika eta datu historikoak gordetzeko.

2016/09/19

2016ko IRAILA: OZAKO OIHANA

Eguraldia eskasa izan arren, Ozako ingurua ezagutzeko aukera izan genuen, laino artean izan bazen ere.

Peña Forca tontorretik gertu geratu ginen eta, ohikoa bihurtzen ari den bezala, mahai inguruan bukatu genuen mendi ibilaldia.


Aterpean atsedena hartu eta giro onean pasa genuen arratsaldea.

Igandean berriz, Acherreko tontorra zapaldu genuen, baina bertatik dauden ikusmirak ezkutuan geratu ziren.

Hemen duzue argazki bilduma. Hurrengora arte!