2018/09/24

2018ko IRAILA: MUNIA-CASCO-TAILLON

Bi urtaroen artean egindako txango honetan Gavarnie ingurura joan ginen. Larunbatean Munia tontorra genuen helburu, Troumouse zirkutik abiatuta. Zailtasuna zuten bi tarte pasa behar zirenez, batzuk beheko aldean dagoen ibaiaren ertzera joatea erabaki zuten, egun lasaiago bat igarota. Beste batzuk berriz, bidea poliki-poliki jarraituz, tontorrera iritsi ziren. Bi talde eta denok gustura.

Oinak freskatzen.
Muniako tontorrean.
Igandean Gavarniko portua igo eta Tentes-eko lepotik bi talde egin ziren. Batzuk Taillonera joan ziren eta beste batzuk Casco tontorrarekin lotu zuten ere. Plan bikainak biak ala biak.

Taillon-eko tontorrean.
Casco.
Argazkilari asko egon zirenez, argazki bilduma ederra osatu da, beraz, denak ikusi nahi badituzue, egin klik. Hemen dituze batzuk:

Muniarako bidean, bide lasaia hasieran.

Muniarako bidean, hasten da malda.

Ez zen hain erraza izan, ezta?

"Katuaren" tartea pasa eta bidea zerbait lasaitzen zen.

Troumouse.

Bretxa Sarradets-etik.

Cascora joateko kateak pasa behar.

Bretxa eta Casco.

2018/09/02

2018ko "ABUZTUA": AIAKO HARRIAK

Abuztuko irteera izan arren, irailaren 1ean egin genuen Aiako Harrietara txangoa. Oso itxura berezia marrazten dute: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Paleozoikoan sorturiko mendigunea izanik, herrialdeko materialik zaharrenak barneratzen ditu.

Ibilbide zirkularra egin genuen: Elurretxe aldetik hasi, hiru tontorretatik pasa, Aritxulegi ingurura hurbildu eta berriro abiapuntura itzuli. Bukatzeko, Hondarribia eta Pasaia lotzen dituen Talaia bidetik topatzen diren kaletako batera joan ginen fraskatzera. Egun borobila!  


Hemen dituze hainbat argazki. Bilduma osoa ikusteko, egin klik.