2023/04/23

2023ko APIRILA: LOKIZ

Euripean hasi dugu gure ibilbidea Ganuza herritik, baina laster ostarteak irekitzen hasi dira eta Lokizeko mendilerrora heldu garenean bailara osoko ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izan dugu.

Ezpelen artean egin dugu bide gehiena Lokizeko Santiagoko baselizara heldu arte. Hemen hamaiketako goxoa egin eta indarrak berrituta Ganuzaruntz abiatu gara berriro ere Ollabarreko kobazulotik igarota.

Egun polita pasa dugu nafarroako zonalde ezezagun bezain ederra den honetan.