Kaixo , zizkiñokide:
Maiatzeko
txangoa azaltzera gatoz, Demanda mendilerrora!
Noiz: maiatzak 10, 11 eta 12.
Nora: Demanda mendilerroa, Burgos.
Larunbata:
San Millan mendia,
Santa Cruz de Urbionetik (Zarciako atseden eremutik abiatuta).
Ikus. wikiloc-eko ibilbidea.
Ezaugarriak:
Zirkularra / 15,24 km / 1200m-ko desnibela.
Ibilbidea
oso polita da, ur-jauzien artean igo, eta ibai ondoan jaitsi, ura beti ondoan
dugula. Zati batzuetan oso malkartsua da eta hainbatetan ibaia zeharkatu
beharra dago, baina uste dugu hemendik hiru astera ur gutxiago egongo dela. Ibilbide
motzagoa egin nahi izanez gero, zirkular txikiago bat egiteko aukera ere bada.
Oharra: Eguraldiaren arabera aurreikusitako plana aldatu edo egokitu
daiteke.
Igandea:
Mencilla mendia,
Pineda de la Sierra herritik.
Igandean
lasaiago hartuko dugu eta honako ibilbide hau egingo dugu: Wikiloc-eko ibilbidea.
Ezaugarriak:
Zirkularra / 12,25 km / 767 m-ko desnibela.
Pineda de la Sierrako aterpean egingo dugu lo.
Izena emateko epea: maiatzak 3.
Apuntatzen
zaretenoi informazio gehiago bidaliko dizuegu aurrerago.
Anima zaitez!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina