Gure_etxetik
garajera
ibiltzen gara
bueltaka,
mendiko botak
jarrita
eta gore tex-dun
jaka.
Eskailerak
igotzea
sortu berri den
ataka,
motxila
sorbaldan hartuz
eta estutuz
aldaka.
Irudimena nagusi
zomorrotik nola
eskapa,
baina faltan
botatzen da
iparrorratza eta
mapa.
Animo
zizkiñozale
jarrai dezagun
bultzaka,
ea gure mundu
lau hau
noiz bihurtzen
den aldapa.
Berriro sofatik jeiki
salan jira eta bira,
berriro jarri egin naiz
leihotik gora begira.
Zazpigarren pisukoa
kirola_egiten ari da,
bestea_etxea garbitzen
denari_ateraz dizdira.
Burua bueltaka dabil
horra_ideien sokatira,
borroka hontan baikorra
hobe izatea, tira.
Gozatutako garaiak
laster bueltatuko dira,
ta guztiok elkarrekin
joan ahalko gara mendira.
Doinua: Habanera
Egileak: Xabi "Bizki" eta Mikel.