2019/02/11

2019ko OTSAILA: TURBON ETA PEÑA MONTAÑESA

Pirinioen hegoaldean pasa genuen asteburua oraingo honetan. Larunbatean Turbon mendira igo ginen, Vilas de Turbon herritik. Basoan hasi eta elurretan sartu ginen 2000 metrotik gora. Kresta zabala igarota, tontorrera iritsi ginen. Ondoren, beste isurialdetik jaitsi ginen, PR batera heldu eta abiapuntura iritsi ginen zirkularra osatuta.

Igandean berriz, askotan azpitik ikusitako Peña Montañesa mendira joan ginen. Lainopean egin genituen azken metroak baina ibilbide ederraz gozatzeko aukera izan genuen hemen ere.

Asteburu borobila, talde atsegina eta antolakuntza bikaina. Ez dago gehiago eskatzerik!

Argazki guztiak ikusteko, egin klik!