2018/09/02

2018ko "ABUZTUA": AIAKO HARRIAK

Abuztuko irteera izan arren, irailaren 1ean egin genuen Aiako Harrietara txangoa. Oso itxura berezia marrazten dute: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Paleozoikoan sorturiko mendigunea izanik, herrialdeko materialik zaharrenak barneratzen ditu.

Ibilbide zirkularra egin genuen: Elurretxe aldetik hasi, hiru tontorretatik pasa, Aritxulegi ingurura hurbildu eta berriro abiapuntura itzuli. Bukatzeko, Hondarribia eta Pasaia lotzen dituen Talaia bidetik topatzen diren kaletako batera joan ginen fraskatzera. Egun borobila!  


Hemen dituze hainbat argazki. Bilduma osoa ikusteko, egin klik.














2018/06/11

2018ko EKAINA: ARABA BIZIKLETAZ

Gasteiztik atera eta Gasteizera iritsi, Arabako bailara ezberdinak bizikletaz ezagutuz. Hori zen asmoa eta giro ederrean bete genuen. 

Vasco-Navarro bidetik Maeztura, Entzia mendizerrara igo, Opakua eta Agurainetik pasa, Barrian atsedena hartu, urtegiari bisita eta Gure Esku Dago-k antolatutako katean parte hartu Gasteizera iritsi aurretik. Bide zirkularra eta plan borobila!

Hemen duzue hainbat argazki. Bilduma oso ikusteko, egin klik!

Eskerrik asko denoi eta gogoan izan, "har dezagun bidea, gure esku dago ta!"