2018/04/07

ASTE SANTUA 2018: CARROS DE NEU

Udan "Carros de Foc" izena duen ibilbideak "Carros de Neu" izena hartzen du neguan. Aigüestortes i Estany Sant Maurici parke naturalean kokatzen da eta ibilbide zirkularra egiteko aukera ematen du.

Oraingoan iparraldeko aldeari itzulia eman genion, eskiekin eta mendiko hiru aterpeetatik igarota: Pont de Ressec > Ventosa aterpea >  Anitges aterpea > Ciolomers aterpea > Pont de Ressec.

Eguraldiarekin gorabeherak eduki genituen arren, bikain pasa genuen ingurukoarekin gozatuz. Zonalde polita eta oso egokia eskiekin egiteko, elurra soberan egon baitzen.

Hemen dituzue argazki batzuk, bilduma handia da eta. Osoa ikusi nahi baduzue, egin klik!









2018/02/05

2018ko OTSAILA: FUENTES CARRIONAS

Neguko irteera negu gorrian egin genuen, elurra eta hotza izan baitziren protagonistak Palentziako mendi inguru eder honetan. 


Larunbatean abiapuntura kotxez ezin iritsi eta Triollo herritik bertatik abiatzen den bide zirkularra egin genuen, "Peña María" eta "Peña de la Dehesa" tontorretara igoz.

Iganderako errepidea garbi zegoen eta Cardaño de Arriba herrian kotxeak utzita, Pico Murcia mendira joan ginen. Hasi bai, baina elurte handia zegoen eta malda luze bat falta zitzaigula, buelta erdia ematea erabaki genuen.

Inguru menditsua izanik, aukera asko ematen ditu eta bueltatzeko gogoarekin geratu ginen. Egongo dira aukera gehiago, ezta?

Argazki asko atera genituen. Batzuk bertan ikusteko aukera duzue. Bilduma osoa ikusteko, egin klik