2018/01/20

2018ko URTARRILA: ATXURIKO BISERA

Urteari hasiera emateko etxetik gertu ibili gara oraingoan ere. Gorbea aldeko Saldropotik irten eta Atxuriko Bisera izena duen behatokira joan gara.


Goiz pasa eginda, Ubiden elkartu gara ohiturak agintzen duen bezala, berriz ere, mahai inguruan.

Urtea ondo hasita, ondo segi zizkiñokide!




2017/12/31

2017. URTEARI, AGUR!


Aurten ere elkartu gara urte zaharra agurtu eta datorrenari ongi etorria emateko. Oraingo honetan Orisol mendia aukeratu dugu egutegiko azken eguna ospatzeko.

Urteak eman duena motxilan sartuta, badugu egutegi berria. Bideak elkar gaitzala berriz ere!










URTE BERRI ON, ZIZKIÑOKIDE!

Izan daiteke gailur bat
txapel elurtuarekin,
izan daiteke zelaia
aterpe txiki batekin.
Izan daiteke basoa
izei eta pagoekin,
izan ahal da giro bero
epel edo hotzarekin.
Izan daiteke korrika,
oinez, bizikletarekin,
izan daiteke egunpasa
edo bi egun elkarrekin,
zein ederra den mendia
konpartitua zuekin.

Egia esanda Zizkiñon
dauzkagu defektu mila,
egutegia ez betetzen
gara mendi klub abila.
Galduta ibili ohi gara,
bide zuzenaren bila
etxean noiz itzuliko
piolet eta kranpoi pila.
Urte berriari begira 
nire eskaera umila,
2018a
berriro izan dadila,
inperfekzioz jositako
beste urte borobila.

URTE BERRI ON ZIZKIÑO!

Doinua: ETAren su-etenetik
Egileak: Xabi "Bizki" eta Mikel.