Asteburu polita bizi izan dugu, eguraldia lagun nahiz eta eguzkiak ondo berotu duen.
Larunbatean
Gasteiztik atera eta Langraitzetik pasa eta gero, Aprikano, Jokano eta
La Luna-tik igarota "Salto del Nerbio"-ra iritsi ginen, Han atseden
hartu, paisaiaz gozatu eta gustura bazkaldu genuen. Pistatik Untzagara
heldu eta azkar-azkar aldapan behera Urduñan azaldu ginen.
Igandean
Urduñatik atera eta La Barrerillan gora azkar izerditu genituen larunbat gaueko poteak. Handik Izarrara eta hamaiketakoa egiteko
geldialdia. Izarratik atera eta Gilierna, Lukiano, Aperregi eta Domaikia
herriak bisitatu genituen. Berriro ere aldapa gora Badaiako
mendilerrora igotzeko eta jaitsiera azkarra Oto Goienera. Handik
Gasteizera asteburuari amaiera emateko.
Eskerrik asko Telefurgo gidariei eta antolakuntzari egindako lan paregabeagatik. Hemen duzue argazki bildumaren arrasto batzuk. Argazki guztiak ikusteko egin klik!