Urteko azken txangoan Itxinara joan ginen. Abenduko eguraldi aparta lagun, ibilbide poilita osatu genuen. Hemen dituzue hainbat argazki.
2016/12/18
2016/10/26
«Mendizaletasuna galtzeko zorian gaude; esnatzeko garaia da»
Mendizaletasunean etena gertatzen ari da belaunaldien artean. Gero eta
zailagoa da haurrak mendira erakartzea. Gaiari buruzko diagnostikoa eta
proposamenak egin ditu Luix Mari Zulaikak, Gipuzkoako Mendi
Federazioaren laguntzarekin.
GMF Gipuzkoako Mendi Federazioko lizentzien
kopuruak gorakada nabarmena izan du aurten: 14.800ekoa zen iaz eta ia
500 gehiago lortu ditu aurten. Gipuzkoako federazioen artean mendikoak
du lizentzia gehien, baina haurren artean zaletasunak beherakada
nabarmena izan du azken hogei urteetan. Egoeraren larritasuna kontuan
hartuta, Luix Mari Zulaika EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren
Zientzien Fakultateko irakasleak (Zarautz, Gipuzkoa, 1965) egitasmoa
aurkeztu berri du haurren artean mendizaletasuna sustatzeko, GMFren
babesean. BERRIAk Zulaika eta Tetxus Barandiaran GMFko kudeatzailea
(Donostia, 1956) elkartu ditu, gogoeta egiteko.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko, egin klik!
2016/10/11
2016ko URRIA: EUROPAKO TONTORRAK
Asteburu luzea hautatu genuen Europako Tontorretatik trabesia bat egiteko, hiru egunetakoa hain zuzen ere. Ostegunean egin genuen bidaia eta ostiraletik igandera bitarte, harkaitz garaien artean ibili ginen.
Inguru aparta, eguraldi atsegina eta taldearen umore ona izan ziren berriz ere protagonistak. Antolatzaileek bikain egin zuten lana, hiru egunetan zehar bide luzea lotuz, eskerrik asko!
Bizitako momentuak norberak bere me-morian gordeko ditu: botak bere tokian uzteko nahia, dutxa epelak, mezu elektroniko motibagarriak, txisteak, mahai jolasak, palmeratzarrak...
Ikusitakoa gogoratzeko berriz, hemen duzue argazki bilduma!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)