Abendua
bukatzera doa
balantzerako
tartea,
lehenengo
irteera Zubialdera
ta
Ubidean jatea
Soriako
“Laguna” beltz-zuria
elurtea
zen izugarria,
lortu
genuen jeistea.
Martxoan
Aramaio aldera
sagardo
fresko berdea
eta kolore
anitzekoa
izan zen
Mendi-Astea
Donostia-Orio
kostalde urdina
Midi-ren
grisa ederra jakina
Zizkiñorentzat
urtea
dago kolorez
betea.
Urterik
urte haundituz doa
Zizkiñokideen
koadrila
jantzi
zuk ere mendiko botak
hartu
pioleta, makila
gure
abenturen iturria
badugu
egutegi berria
hor
duzu plan borobila.
Mendi
talde txikia izanik
nortasuna
dugu umila,
baina
ziurtatuta dituzu
lagun
ta emozio pila
ate
joka hortxe datorrena
urte
ona izan dadila
beti
gailurraren bila.
Egilea: Xabi "Bizki"
Doinua:
Izarren hautsa