2015/01/25

GORBEA... ESKIEKIN!

Larunbatean hiru zizkiñozale elkartu ginen Gorbeara igotzeko asmoarekin. Eskiekin joateko irrikitan geunden eta azken elurteak emandako aukera ondo baino hobeto aprobetxatu genuen. Gorbea txuriz jantzita eta guretzako esperientzia berria. Batzutan ez da urrutira joan behar mendiko eskia egiteko!



2015/01/03

LEHIAKETA

Lehiaketa txiki bat da proposatzen dena. Hurrengo argazkiak non atera diren, zein tontorrean edo nongo bidean asmatu beharko dugu.
Denak asmatzen dituen lehenengoak bostekoa eta parte hartzaileen zorion-mezuak irabaziko ditu.
Erantzunak iruzkinen bitartez eman ditzakezue.

Zorte on!

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11