2015/01/03

LEHIAKETA

Lehiaketa txiki bat da proposatzen dena. Hurrengo argazkiak non atera diren, zein tontorrean edo nongo bidean asmatu beharko dugu.
Denak asmatzen dituen lehenengoak bostekoa eta parte hartzaileen zorion-mezuak irabaziko ditu.
Erantzunak iruzkinen bitartez eman ditzakezue.

Zorte on!

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11

2 iruzkin:

  1. Sariak gogoeta sakona eskatzen du benetan.

    Ez zen erronka erraza planteatu diguzuna eta ezkertzen da bururari eta oroitzapenei eragiteko ematen diguzun aukera hau, blogeko presidente goren hori. Buruari asko eragin eta gero erantzuna uste baino errazago dela esan behar dut. Hona hemen:

    Ondo fijatzen bagara, Bardezi arropa berdinarekin doa argazki guztietan. Hori egun bereko argazkiak direla esaten digu, noski.
    Negua izan behar zuen, goiza elurrarekin etortzeko, baina neguko egun beroa, ikusten denez arratsalderako eguna argitu eta elurra joan bait zen. Martxoa, apirila inguruko irteeraren bat edo.
    Naiz eta argazki guztietan denak elkarrekin ez agertu (oso fin ibili da horretan gure blogeko presidentea), pertsona guztiak zenbatuta asko dira, honek egun horretan bazkaria egon behar zuela esaten digu.
    Hortaz, pista guztiak lotuta, SAGARDOTEGI EGUNEKO argazkiak direla esan dezakegu dudarik gabe. Han egon zineten guztiok gogoratuko duzue horrelako egun berezia , seguo.

    Eskerrik asko berriro gure presidenteri. sariaren zain...

    Anonimo.

    P-D. Orain zuk asmatu behar gogoeta argi hau nork egin duen. Bestela saria guztiontzat.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Irakasle zaren hori, idazkera aberatsak eta ortografiak salatzen zaituzte.
      Hala ere, mila esker zure parte hartzeagatik. Ea besteek zure bidea jarraitzen duten.

      Ezabatu