2025/12/04

MOBILIZAZIOA: ZIZKIÑO, ZAINTZA ARLOKO ARABAKO HERRI AKORDIOAREN ALDE

 


HURRENGO TXANGOA - LEKANDA / ITXINA

Kaixo, zizkiñokide:

Urte bukaera ate joka dugu eta ohitura denez, Bizkaia aldera hurbilduko gara.

Aurten gure asmoa Pagomakurretik Lekanda mendira igotzea izango da. Eguraldiak uzten badigu eta baldintza aproposak baldin ditugu Itxinatik ibilbide erraza egingo dugu, Atxulaurreko begitik berriro ere Pagomakurrera bueltatzeko, txango zirkularra osatuz.

Mendi txangoa abenduaren 14an, igandean egingo dugu, eta ez larunbatean ohi bezala, abenduaren 13an Gasteizen "Zaintza arloko Arabako herri akordioa"-ren aldeko manifestazioa egingo delako.  Zizkiño Mendi Taldeak ekimen honekin bat egin zuen aurtengo bilera orokorrean adostu bezala eta beraz, abenduaren 13an izango den manifestazioan ere parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Mendi txangoa:

  - Eguna: Abenduak 14, igandea.

  - Ordua: 8:45ean Bengolarran edo 8:30ean Gasteizko Arriagako aparkalekuan.

  - Ibilbidea: Pagomakurre - Lekanda - Itxina - Atxulaurreko begia - Pagomakurre.

                        (Luzera: 9 km eta 450 metroko desnibel metatua)

Irteerara apuntatzeko epea abenduaren 11 arte egongo da irekia.