2024/10/14

2024ko URRIA: NAFARROA BIZIKLETAN

Nafarroa aski ezaguna bada ere, badira oraindik ezkutuan gordetzen diren hainbat txoko. Bizikleta gainean hauek ezagutzeko aukera izan dugu, udazken hasiera honetan.

Larunbatean, Lizarraldean dagoen Muetz herritik abiatu eta Lizarragako mendatetik Sakana bailarara egin dugu salto. Handik Astitz inguruko herrixketatik pasa eta Lekunberrira iritsi gara. Eta hau guztia, busti gabe gainera.

Igandean, garai bateko trenak egiten zuen bidearen lasaitasunaz gozatu eta behin Irurtzun igarota, laua zena azkar bihurtu da aldapa. Ollo eta Goñi bailarek arindu dute lana eta txoko eder hauetaz disfrutatzeko aukera izan dugu.

Berriz ere, plan bikaina, azkarregi pasatzen den horietakoa. Eskerrik asko antolatzaile, gidari-zaindari eta parte hartzaile guztiei.