2026/09/01

HURRENGO TXANGOA - BELAGUA

Kaixo, zizkiñokide!

Irailerako Belaguako aterpean proposatzen dizuegu asteburu pasa. Familian eta lagunartean mendiaz gozatzeko aukera paregabea. Hemen daukazue prestatu ditugun ibilbideak:

Irailak 19, larunbata:

  • Lapakiza. 17km 1000m+. Indarren arabera ibilbidea luzatzeko aukera egongo da Lapazarrako gandorra zeharkatuz.

Irailak 20, igandea:

  • Lakartxela-Binbaleta. 12km 800m+. Indarren arabera ibilbidea luzatzeko aukera egongo da Lakora gailurra eginez.

Ostiral arratsaldean abiatuko gara eta igandean bueltatu. Aterpeak plaza mugatuak ditu, beraz lekuak izen emate ordenaren arabera gordeko ditugu.

Apuntatzen zaretenoi informazio gehiago bidaliko zaizue aurrerago.

Anima zaitezte!

ZIGOITIA EUSKARAZ

 



ADI: irailaren 13ko herri-bazkarirako txartelak irailaren 1ean jarriko dira salgai zentro soziokulturalean.