2026/06/01

HURRENGO TXANGOA - ORDESA

Kaixo, zizkiñokide!

Ekaineko irteera iristear da eta oraingoan ORDESARA joango gara!

Hona hemen proposamena:

  • OSTIRALA (ekainak12):

17:30ean Lakuako karabanen parkinean /17:15ean Bengolarran.

Brotoko aterpean egingo dugu lo.

  • LARUNBATA (ekainak13): 

Ordesako belardian oinez hasi (1315 m) eta Gorizeko Aterpera igoko gara (2200m): 12km.  + 900m.

Gorizetik - Punta de las Olas tontorra (3002m): 6km. igoera +800m. eta Gorizera itzulera.

Gorizeko aterpean lo egin. 

GUZTIRA: 24km eta desnibela, 1700 m.

https://loc.wiki/t/137100829?h=bpb3j9vemx&wa=sd&la=es

  • IGANDEA (ekainak 14):

Gorizetik-Marbore tontorra (3248m): 5,5 km. igoera +1115m.

Gorizetik-Ordesako belardira: 12km. eta jaitsiera:  900m.

Guztira: 23 km. eta desnibela, 2000 m.

https://loc.wiki/t/341305?h=bpb3j9vemx&wa=sd&la=es

  • OHARRAK:

Kontuan izan, igandean berandu iritsiko garela etxera. 

Gosariak goizean goiz izango dira, ibilbideak luzeak izango baitira.

Proposatutako ibilbideak taldearen eta baldintzen beharretara moldatuko ditugu, badakigu eta emozionatu egin garela. Dena den, badaude aukera errazagoak ere, ibilbideak mozteko edota tontor txikiagoak egiteko.

 Cola de Caballotik eta Goriz arteko tartea egiteko 2 aukera daude: 

1) Senda de los Cazadores: zigzag bat da eta osorik oinez egiteko modukoa da.

2) Soasoko klabijak: tarte gehienean katea eta une oro eskuak eusteko heldulekuak daude. Hala ere, norberak ikus dezala lasaiago ibiltzeko arnesa eta eusteko materiala behar izango duen. 

Guztion artean erabakiko dugu.

  • Izena emateko AZKEN eguna: ekainak 7, igandea.