Kaixo, zizkiñokide;
Aurtengo egutegian, maiatzaren 10ean, orientazio proba bat egitea planteatu genuen Ondategiko larreen inguruan, eta kasualitateak existitzen direla frogatzeko, justu egun eta leku berean Arabako COAraba elkarteak orientazio lasterketa herrikoia programatu du.
Beraz "kasualitatea" baliatuz, ahaleginak ez biderkatzeko, aukera polita iruditzen zaigu ekimen horrekin bat egitea eta interesa izan dezakegun zizkiñokideok proban parte hartzea orientazioren munduan murgiltzeko.
Proba honen
inguruko informazioa honako loturan topatuko duzue:
https://www.coaraba.com/carrera-ondategi
- Maiatzak 10 (igandea): Orientazio lasterketa herrikoia
- Lekua: Ondategi

Gainera
proba aurretik, maiatzaren 4an astelehenean arratsaldeko
18:00etan Zigoitiko kultur etxean "Orientazio hastapeneko hitzaldi
teoriko-praktiko" batean parte hartzeko aukera izango da, modalitate honen
inguruko zehaztasunak ezagutzeko.

Interesatuta bazaude gurekin harremanetan jarri informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko. Zenbat kidek parte hartzeko asmoa dugun jakin eta gero ikusiko dugu nola antolatu, talde ezberdinak osatuz eta abar...
Izena emateko epea maiatzaren 2 arte.
Anima
zaitezte!!











































